- https://www.kulturaz.eus/agenda/aeatop-ali-baba-eta-40-lapurrak
- ANTZERKI TOPAKETAK | ALI BABA ETA 40 LAPURRAK
- 2024-11-16T17:00:00+01:00
- 2024-11-16T23:59:59+01:00
- ANTZERKI TOPAKETAK | ALI BABA ETA 40 LAPURRAK
ANTZERKI TOPAKETAK | ALI BABA ETA 40 LAPURRAK
FITXA ARTISTIKOA
• Zuzendaria: Anartz Zuazua
• Testuaren egokitzapena: Nagore Aranburu, Asier Sota eta Anartz Zuazua
• Aktoreak: Anartz Zuazua, Asier Sota eta Markel Sainz
• Jantziak: Mónica Cristofoleti eta Nagore Dendariarena
• Argiak: Carlos Salaberri
• Musikariak: Dánae Riaño eta Iñaki Mujika
SINOPSIA
Ali Baba Persiako egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean gelditzen. Lapurren buruzagiak “ireki zaitez sesamo” esatearekin bat, kobazuloa ireki egingo da. 40 lapurrak bertan sartu, ostutako urre zakuak barruan utzi eta alde egindakoan, Ali Babak harkaitzaren aurrean jarri eta buruzagiaren hitzak errepikatuko ditu: “Ireki zaitez sesamo”. Urrezko txanponez betetako ehunka zaku daude kobazuloan, baina zuhurtziaz jokatu eta zaku gutxi batzuk hartzea erabakiko du, lapurrek ez dezaten antzeman norbaitek kobazuloko sekretua deskubritu duela. Etxera iritsi eta zoriontsu bizitzeko moduan izango dira emaztea eta bera ordutik aurrera. Baina Ali Babaren anaiak, Kassimek, sekretua jakingo du. Eta anaiari ezer esan gabe kobazuloan sartu eta 40 lapurren zaku guztiak lapurtzen saiatuko da. Kassim harrapatu egingo dute, ordea. Eta aurrerantzean, 40 lapurrak kobazuloko sekretua nork deskubritu duen atzematen saiatuko dira. Ali Babak, bere emazte eta lagunekin batera, lapurren atzaparretatik ihes egitea izango du helburu.