Sanagustin Kulturgunea

Kultur jarduerak eta ostalaritza zerbitzua uztartzen dituen espazio dinamikoa.

Sanagustin kanpoko irudia

Uneoroko kulturgunea da Sanagustin: zabala, taldeen plaza eta elkarlana zein aisia lantzen dituen gunea. Euskara gune ere bada, kultur ahalmena eta komunitatea saretzeko asmoz sortua.

Ekitaldi bakoitzaren beharretara egokitzeko gaitasuna du, mota guztietako kultur emanaldiak antolatzeko prestatua baitago.

Sanagustin barrualdea
552 m² Azalera osoa
560 lagun Aforoa
2 Oholtza Nagusia eta Arkupekoa
15 m Erakustokia
Ostalaritza zerbitzua

OSTALARITZA

Kulturaz gozatzeaz gain, jatetxe zerbitzu osoa dugu Sanagustinen. Kalitatezko sukaldaritza gertutik.

  • Eguneko eta asteburuko menuak.
  • Menu bereziak eta taldeentzako luntxak.
MENUAK IKUSI
Kontaktua

Sanagustin kulturgunearen multimedia edukia gure artxibategi digitalean aurkituko duzu.

Ekitaldi bat antolatu nahi baduzu edo jatetxean erreserba egin, jarri gurekin harremanetan:

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

LAGUNTZA-PROGRAMA

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (Europar Batasunak NextGenerationEU bidez finantzatua) laguntza-programa jaso du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bitartez.

Programa honen zein gure kooperatibaren helburua ostalaritza jardueraren energia efizientzia areagotzea da. NextGenerationEU programak emandako babesari esker, sukaldeko ekipamendua berritu eta energia kontsumoa optimizatu ahal izan dugu. Pauso txiki bezain garrantzitsua denez, EEEk emandako laguntza eta babesa nabarmendu nahi ditugu.

NextGenerationEU - EEE - Energiaren Euskal Erakundea