- https://www.kulturaz.eus/agenda/aeatop-zorretan
- ANTZERKI TOPAKETAK | ZORRETAN
- 2024-11-10T19:00:00+01:00
- 2024-11-10T23:59:59+01:00
- ANTZERKI TOPAKETAK | ZORRETAN
ANTZERKI TOPAKETAK | ZORRETAN
FITXA ARTISTIKOA
- Egilea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
- Interpreteak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran
- Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
- Espazio eszenikoaren diseinua: Agurtzane Intxaurraga
- Jantzitegiaren diseinua: Xabi Mujika / Ikerne Giménez
- Kanpo begirada (jantzitegia eta eszenigrafia): Ikerne Giménez
- Soinuaren diseinua : Haritz Lete / Agurtzane Intxaurraga
- Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
- Grafika diseinua: Santos Bregaña
- Eszenografiaren egilea: Raúl Arraiza
- Jantzien konponketak: Nati Ortiz de Zarate / KKUM Inma Gómez
- Grabazio estudioa: Lera estudioa
- Promozio bideoak: Ugaitz Albisu / Acrónica Producciones
- Argazkiak: Asier Corera Teknika arduraduna: David Bernués
- Talde teknikoa: Acrónica producciones
- Administrazioa: Asun Etxeberria
- Komunikazioa: Nagore Martinez
- Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
- Banaketa Euskal Herrian: Nagore Martinez
SINOPSIA
Emakumea eta gizona bikote dira aspalditik. Gaur emakumea aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du, eta beraiekin bizitzera datorrela ulertu dio. Uste du hori dela bere egonezinaren arrazoia, eta etxera iristean, gizonari kontuak eskatzen hasiko zaio. Gizona ere ez dago bere onenean, ordea. Egun handietarako erabiltzen duen gorbata berdea aurkitzen saiatzen ari da, eta urduri dago; are urduriago emakumea berea den pijama soinean duela jantzita ikustean. Joan egin behar du, baina ezerk ez dirudi lekuan. Etxea aldrebestuta izateaz gain, badirudi bizitza dela aldrebestu zaiena. Emakumea normaltasunera itzultzeko borrokan ari da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du eta eusteko moduan daukan esku bakarra amarena omen. Emakumeak ez du hori nahi, eta uko egiten dio hori horrela izateari. Nahiago du lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta amarekin baino. Kontakizunean zehar egoera komikoak, absurduak edo surrealistak txandatuz ibiliko dira, pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren artean biziko den narrazio hautsia eraikiz. Emakumeak bere ma- muen aurka borrokatu beharko du, amarekin izandako harremana gogora ekarriz eta haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak agerian utzita. Bien bitartean, Amaren presentziak ukitu absurdoa eta magikoa erantsiko dio amatasunari, zaintzari eta maitasunari buruz hitz egiten duen tragikomedia absurdo honi.