Azpeitia, E-20730

Agorrila

Gero Axular Dantza Taldearen ikuskizuna.

2018-04-14 19:00:00+02:00
2018-04-14 19:00:00+02:00
2018-04-14 19:00:00+02:00
Dantza
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Agorrila

Agorrila (2017-2019)

 

SINOPSIA

XIX. mendearen hasieran Frantziako Gobernuko Justizia Ministroak –Joseph Garat lapurtarra zen bera– proiektu bat garatu zuen zazpi euskal lurraldeak “Fenizia Berria” izenez bataiatzea proposatzen zuen estatu izaerako entitate administratibo batean elkartzeko. Alabaina, garai hartan bizi izan ziren gertakari nahasiek galarazi zuten proiektu hau azken bururaino eramatea.

1810 eta 1813. urteen arteko epea bereziki gogorra izan zen “Fenizia Berrian”, eta zer esanik ez Donostian, garai hartan izan baitzen gudaroste frantsesek hartua.

Dena den, bizitzak aurrera jarraitzen zuen ezinbestean soldaduek okupatutako hiri hartan. Goizero pozarren joaten zen neska «koxkera» bat Trinitate kaleko iturrira, begiz jota zuen morrosko «joxemaritarra» bidera aterako zitzaiolakoan. Gazteok gerra-garai latz hartako nahigabe guztiak ahazten zituzten maitasun-jolasetan igarotzen zituzten une magiko haietan. Iturriko ur-tantoek busti zuten haien arteko lehen musu gozoa, eta Santa Teresa konbentuko parrokoaren bedeinkazioa ere jaso zuen haien maitasun ederrak.

1813an zoritxarreko albisteak zabaldu ziren herritarren artean. Preso hartutako soldadu portugaldar batek Castaños Jeneralaren agindua omen zekarren, Donostiako hiria txikitu eta bertako biztanleak lepogabetu zitzan. Herritarrak izutu, eta haietako batzuek ihes egitea deliberatu zuten, zer gertatu ere. Bikoteak Zubietara egin zuen alde, eta hantxe jaso zuten Donostian 1813ko abuztuaren 31n gertatutakoaren berri.

Gudaroste espainiar eta britainiarrak hirian sartu ziren egun hartan, Wellingtoneko Dukea buru zutela. Dena arpilatu ondoren, etxeei su eman, eta ia hiri osoa suntsitu zuten. Txikizio hartatik bizirik atera zirenek 1814an idatzitako akta batean jaso zuten gertatutakoaren berri: “inolako gupidarik gabe egindako hamaika izugarrikeria; gorpuen gainean burututako bortxaketak; ihesi egiteko ahaleginean minda-zuloetan itotako hainbat lagun; atariz atari, etxeei su emanez".

Partehartzaileak

Musikariak: Gero Axularreko musikariak

Dantzariak: Gero Axular dantza taldeko dantzariak

Soinua: Roberto González

Argia: Aitor Azkuna / Javier Sainz de Murieta

Jantziak: Ane Martínez / Gurutze Telleria

Errejidorea: Gurutze Telleria

Dantza maisua eta koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga

Musikarien zuzendaria: Andoni Iparragirre

Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga