• ANARI + ZATIBI
  • 2025-02-01T22:00:00+01:00
  • 2025-02-01T23:59:59+01:00
  • Anari 'Giza zarata' azken diska zuzenean aurkeztuko du bere ohiko bandarekin batera. Mikel Iraeta musikariaren 'Zatibi' proiektu elektronikoa entzuteko aukera ere izango dute bertaratutakoek.
  • ANARI + ZATIBI
Azpeitia, E-20730

ANARI + ZATIBI

Anari 'Giza zarata' azken diska zuzenean aurkeztuko du bere ohiko bandarekin batera. Mikel Iraeta musikariaren 'Zatibi' proiektu elektronikoa entzuteko aukera ere izango dute bertaratutakoek.

2025-02-01 22:00:00+01:00
2025-02-01 22:00:00+01:00
2025-02-01 22:00:00+01:00
KONTZERTUA
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
ANARI + ZATIBI

Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan edo Zure aurrekari penalak eta Epilogo bat diskoak grabatu ditu. "Giza Zarata" bere iraupen luzeko zazpigarren lana da. Cadizeko Puerto Santa Mariako PACO LOCO estudioan grabatua, 2024 urte honen hasieran.Joaquin Pascualekin batera konpondu eta ekoiztua. Oraingoan "Tristuraren industria" bere zigiluak argitaratu du. Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere; egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik.

Disko berriaren aurkezpen biraren barruan izango da Azpeitiko Sanagustinen.

Bere ohiko bandarekin batera taularatuko da. 

ANARI ALBERDI (Ahots nagusia eta gitarra)
XABIER OLAZABAL (Baxua)
ANDER MUJIKA (gitarra elektrikoa eta ahotsak)
MARIANO HURTADO (pianoa eta organoa)
XABI ETCHEVERRY (arrabita, kitarra, teklatua eta ahotsak)
MIKEL TXOPEITIA (bateria)

·