Azpeitia, E-20730

AZUKRE BELTZA | BISITA GIDATUA

Azukre Beltza erakusketaren inguruko bisita gidatuak eskainiko ditu Irati Antia Zuaznabar sortzaileak berak.

2024-06-19 18:00:00+02:00
2024-06-19 18:00:00+02:00
2024-06-19 18:00:00+02:00
ERAKUSKETA
FORU IBILBIDEKO ERAKUSKETA ARETOA
Sarrerak Doakoa
AZUKRE BELTZA | BISITA GIDATUA

AZUKRE BELTZA erakusketak Kubara migratu zuen Julian de Zuluetaren bizitza du ardatz, azukrearen eta pertsonen komertzioan jardun zen arabarra. Honen historiarekiko – gure historiarekiko – begirada bat proposatzen du erakusketak, esperientzia murgiltzaile bati lotuta.

BISITA GIDATUAK izango dira ekainaren 19an, asteazkena, Irati Antia Zuaznabar sortzailearen eskutik.
Lehena, arratsaldeko ⏰ 18.00etan, eta bigarrena, ⏰ 19.00etan. Aipatutako obra, 📍Azpeitiko Foru Ibilbideko erakusketa aretoan dago ikusgai.

Bisita hauetan, Julian de Zulueta nor zen, Kubako herrian zein arrasto utzi zuen, Euskal Herrian izandako presentzia, bere oinordekoena, eta antzeko informazioa partekatuko du Iratik berak, erakusketan ikusgai dagoen informaziotik haratago doan bisita gidatu bat eskainiz.

Aipatu, DOI erakusketa programaren baitan antolatutako laugarrena dela honakoa.

Bisitetan parte hartzeko izena eman beharko da.
Apuntatzeko, egin klik 👉 HEMEN

AZUKRE BELTZA | BISITA GIDATUA