• BIDASOA 2018-2023
  • 2023-10-29T19:00:00+01:00
  • 2023-10-29T23:59:59+01:00
  • Elkar-ekinek Bidasoa gurutzatzen duten migranteen inguruko solasaldia antolatu du Oihana Galardi, Anaitze Agirre Irungo Harrera Sareko kideekin eta Gari Garaialde argazkilariarekin. Solasaldiak orduerdiko iraupena izango du eta ondoren Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentala proiektatuko da.
  • BIDASOA 2018-2023
Azpeitia, E-20730

BIDASOA 2018-2023

Elkar-ekinek Bidasoa gurutzatzen duten migranteen inguruko solasaldia antolatu du Oihana Galardi, Anaitze Agirre Irungo Harrera Sareko kideekin eta Gari Garaialde argazkilariarekin. Solasaldiak orduerdiko iraupena izango du eta ondoren Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentala proiektatuko da.

2023-10-29 19:00:00+01:00
2023-10-29 19:00:00+01:00
2023-10-29 19:00:00+01:00
ZINEMA
Soreasu Antzokia
Sarrerak | Kultur bonoa
BIDASOA 2018-2023

71 min. / 2023 / Euskal Herria / Fermin Muguruza / Dokumentala

2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.