- https://www.kulturaz.eus/agenda/chimo-bayo-julius-mc-dario-nuez-alina-mora-dj-mari
- CHIMO BAYO | JULIUS MC | DARÍO NUÑEZ | ALINA MORA | DJ MARI
- 2022-07-16T22:00:00+02:00
- 2022-07-16T23:59:59+02:00
- 90. hamarkadako diskoteka mitikoenetan dantzatu ziren doinuak entzun ahal izango dira DJ Festa berezi honetan
- CHIMO BAYO | JULIUS MC | DARÍO NUÑEZ | ALINA MORA | DJ MARI
CHIMO BAYO | JULIUS MC | DARÍO NUÑEZ | ALINA MORA | DJ MARI
90. hamarkadako diskoteka mitikoenetan dantzatu ziren doinuak entzun ahal izango dira DJ Festa berezi honetan


CHIMO BAYO
Azkeneko hamarkadetan estatuko oroimen kolektiboan ongi gordetako DJ-a egon bada, hau CHIMO BAYO da. Musika elektronikoaren paradigma. Saio bakoitzean Show-a hartuemanarekin elkartzen duen artista. Bere agendagatik, oso gutxitan zapaltzen ditu Euskal Herriko eszenatokiak. Uztailak 16-an, esklusiban, Azpeitiko Sanagustin aretoan izango da. Bere saio paregabeaz gozatzeko aukera aparta.
DARIO NUÑEZ
Gure artean ekoizle eta DJ hau izatea lujua da. Mundu osoko klubetan bere musika zabaltzen duen artista gasteiztarra. House-ko zerrenda
askoren lehenengo postuak okupatzen ditu. Gustu oneko DJ hau gauerdi inguruan ikusteko aukera izango dugu.
JULIUS MC
Jaso dituen sari eta omenaldiak dioten bezela, Trance estiloan estatuko DJ onenen artean dago. Gau honetan, zenbait kantu
arrakastatsu berreskuratzeko asmoarekin datorkigu, beti bezela bere nahasketa eta bertsio bereziek emango dioten puntu pertsonalarekin
batera.
DJ MARI
Guass-eko DJ mitikoa. Euskal Herrian ezagutu dugun lehenengoenetako emakume-Dj-a. Dantzatu, sentitu, eta ahazteko doinu ederrak
aukeratzeko ziurtasun ikaragarria. Dudarik gabe klub-en munduko erreferentzia.
ALINA MORA
Rumaniatik datorkigun DJ-a. Bilbo aldetik famatzen ari den izena. Gure gauari hasiera emateko Deep-House kutsua. Doinu fiñak eta
dantzagarriak. Konturatu gabe gau berezi honetan murgilduko gaituen saioa.