• DOI_04: IRATI ANTIA
  • 2024-06-07T18:00:00+02:00
  • 2024-06-07T23:59:59+02:00
  • DOI Kulturaz kooperatibak komisariatutako erakusketa programa da. Irati Antia Zuaznabarrek Julian de Zulueta esklabistaren inguruko 'Azukre Beltza' webgune eta ikus-entzunezko instalazioa plazaratuko du.
  • DOI_04: IRATI ANTIA
Azpeitia, E-20730

DOI_04: IRATI ANTIA

DOI Kulturaz kooperatibak komisariatutako erakusketa programa da. Irati Antia Zuaznabarrek Julian de Zulueta esklabistaren inguruko 'Azukre Beltza' webgune eta ikus-entzunezko instalazioa plazaratuko du.

2024-06-07 18:00:00+02:00
2024-06-07 18:00:00+02:00
2024-06-07 18:00:00+02:00
ERAKUSKETA
FORU IBILBIDEKO ERAKUSKETA ARETOA
DOI_04: IRATI ANTIA

Kulturaz kultur kooperatibak sormena babestu eta sortzaileen lana ikustera emateko ahaleginean, DOI erakusketa programa jarri du abian.

Gure jardunetik eta gure lan egiteko modutik gertu sentitzen ditugun artistak hautatu eta euren lana erakusteko babesa eskaini asmoz jaio da ekimen hau, azken urteotan Azpeitian, eta batez ere Dinamoaren ingurumarian hazten joan den jendeak bere lana modu egokian erakusteko aukera izan dezan. Sormen jardunaren zirkulua itxi eta komunitatea elikatzen jarraitzea da kontua.

Eta komunitatea diogunean uhin kontzentrikoetan hedatzen den jende taldea dugu gogoan, eta bada gure gogoa sormenari ikusgarritasun gehiago ematea, herritarrek eta nahi duen orok beste gauza batzuk ikusteko aukera izatea, sormen lanarekin beste era bateko harremana ahalbidetzea, eta bide batez Dinamoa sormen guneko jarduna ezagutzera ematea.

DOI_04: IRATI ANTIA