Azpeitia, E-20730

GATIBU

Talde bizkaitarrak "EH Distopikala" lan berria aurkeztuko du Sanagustin kulturgunean.

2023-05-06 22:30:00+02:00
2023-05-06 22:30:00+02:00
2023-05-06 22:30:00+02:00
KONTZERTUA
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak | Kultur bonoa
GATIBU

Bere hamargarren diskoan, Gatibuk rocketik haragokoak diren sonoritate berriak landu ditu, orain arteko diskorik dantzagarriena ontzeraino. Sonoritate berri horretan pop elektronikoa, funkya, ahaire latinoak, karibe aldeko doinu beroak eta afrikako erritmoak uztartu dituzte.

Kanturako hautatu dituzten gaiak, pil-pilean daudenak dira, hala nola ekonomikoak, sozialak eta batez, ere, klimatikoak. Egoeraren irakurketa kritikoa egin dute Gatibukoek. Oso kezkatuta ageri dira bizi dugun egoera klimatiko, sozioekonomiko eta politikoarekin. Eta ironia darabilte kritikarako. Egoera bere horretan onartu eta ezer egin dezagun etorkizun ezin beltzagoa iragartzen digutenei, gorputz eta gogoa astinduz erantzuteko deia da EHDISTOPIKALA, ilunetik argirako dantza baikorra, maitasun askeago baten aldarria.

Aipatu legez, diskoaren izenburuak bi gogoetari erantzuten die: Batetik joan den mendeko 80ko hamarkadan ezagun egin zen Euskadi Tropikala kontzeptuari ( Hertzainak taldeak kantatzen zuen egunen batean Euskadi izango da libre eta tropikala dakarkigu gogora) eta bestetik bai pandemiak bai larrialdi klimatikoak gure jendartean eragin duten etorkizun distopiko ia apokaliptiko baten iragarpenari.

Oso gai potoloei ironikoki eta tonu baikorrean heldu diete Gatibukoek eta bizipoz itzela transmititzen duten doinuak lortu dituzte. Horretarako, Emili Bosch ekoizlearen gidaritzapean lan egin zuten joan den udan.