• GORA MUSIKA!
  • 2024-10-20T17:30:00+02:00
  • 2024-10-20T23:59:59+02:00
  • Ene Kantak talde arrakastatsuko Eneko eta Nereak proiektu berria abian dute eta beti bezala, euskara, irria, lana, ilusioa eta pasioa jarriko dute oholtzan “FLAX ADARBAKAR” ikuskizun berezi honetan.
  • GORA MUSIKA!
Azpeitia, E-20730

GORA MUSIKA!

Ene Kantak talde arrakastatsuko Eneko eta Nereak proiektu berria abian dute eta beti bezala, euskara, irria, lana, ilusioa eta pasioa jarriko dute oholtzan “FLAX ADARBAKAR” ikuskizun berezi honetan.

2024-10-20 17:30:00+02:00
2024-10-20 17:30:00+02:00
2024-10-20 17:30:00+02:00
MUSIKA IKUSKIZUNA
Soreasu Antzokia
Sarrerak | Kultur bonoa
GORA MUSIKA!

Oraingo honetan, amets batean murgilduko dira lehen Nerea eta Eneko zirenak pertsonaia berezi, magiko eta maitakor batekin batera.

Gauak, gure lagunak beldurtzen ditu eta lo egiteari ikara diote. Egoera honi buelta ematen lagunduko die Flax adarbakarrak. Urtero bezala, egoera dibertigarriak eta dantzagarriak biziko dituzte gure bi bihurriek oraingoan ere.

Gainera, gure bi lagunek, bere burua maitatzen eta zintzoak izaten ikasiko dute. Norberak bere burua maite behar du eta barruko “gu” horrek, lagundu behar gaitu, ez erasotu. Zertan eta nola eragingo diote Flax adarbakarrari, lehen Nerea eta Eneko zirenen akatsek?

Denok ikasiko dugu abentura eder honekin, geure burua maitatzen. Akatsak denok egiten ditugu, baina haietatik ikasi eta aurrera jo behar dugu. Errua ez da existitzen, ardura baizik. Bakoitzak berea badu eta denok ikasiko dugu altxatzen eta egoera makurrei, irria jartzen eta ikasten; beti adimena zabaltzen.

Ez galdu abentura berri ikaragarri hau. Gozatuko duzu. Dantzatuko duzu. Alai eta zoriontsuago irtengo zara ikuskizuna eta gero. Eta asko ikasiko duzu. Emozionatu zaitez gurekin gozatuz.

GORA MUSIKA!