Azpeitia, E-20730

HITZAREN ESKOLA | Lau Lautada Lauso

2023-12-02 12:00:00+01:00
2023-12-02 12:00:00+01:00
2023-12-02 12:00:00+01:00
HITZAREN ESKOLAKO EKITALDI IREKIA
DINAMOA SORMEN GUNEA
Doakoa
HITZAREN ESKOLA | Lau Lautada Lauso

Hitzaren Eskolaren edizio berrituak ekitaldi ireki bakarra dakar, eta bertan lau irakasleek hartuko dute parte, lau proposamen ezberdin, egiten dutenaren lau erakusgarri fidel, lau laurden oso batentzat.

Amets Arangurenek isiltasunarekin dugun harremana hartu zuen bere saioetarako ardatz, belarri garbiketa egin genezan, eta hitzik gabeko bertsoak botatzera ekarriko ditu Ion Celestino eta Amets Aznarez musikariak.

Joseba Sarrionandiak Markos Gimenoren sormen lan oparoa hartu zuen oinarri, bere hitz jokoak, palindromoak, kalanburrak eta bestelakoak. Horiekin liburu bat editatzen ari da, laster kaleratuko duena Pamielak. Liburu horren aurkezpena egingo du hemen.

Irati Gorostidik bere zinegile lanean hitzak hartu dituen formak erabili ditu lanerako, narrazio modu diferenteak aztertuz eta narrazioa bera zer ote den galdetuz, eta oso gutxitan erakutsi ohi duen bere film bat aurkeztuko du hemen, OT-IL, okin bat lanean erakusten duen Super8ko lana.
Itziar Ugartek arretaren gaia hartu du, eta begirada poetikoaren osagaiak aztertzen aritu da. Chantall Maillarden Idaztea poemaren irakurketa eskainiko du Lau Lautada Lauso honetan.

HITZAREN ESKOLA | Lau Lautada Lauso