Azpeitia, E-20730

III. KALE PINTURA LEHIAKETA

2024-05-05 09:00:00+02:00
2024-05-05 09:00:00+02:00
2024-05-05 09:00:00+02:00
LEHIAKETA
Betharram erakusketa aretoa
III. KALE PINTURA LEHIAKETA

Azpeitiko Udalak, Arte eta Diseinu eskola elkartearekin batera, III. Kale Pintura Lehiaketa antolatu dute 2024ko maiatzaren 5rako ondorengo oinarriekin:

1.- Edozeinek parte hartu ahal izango du, eta nahi beste lan aurkeztu ahal izango dira.

2.- Lanak kalean eta Azpeitiko lur eremuaren barne egin beharko dira partaide bakoitzak aukeratutako eremu edo lekuan. Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.

3.- Lanak, nahi eta nahi ez, argitaragabeak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak eta lanaren egileak izango du erantzunkizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerora gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean.

4.- Lanerako euskarriak Betharram erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9etatik 11etara bitartean. Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea.

Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.

5.- Bukatutako lanak Betharram aretoan aurkeztu beharko dira

13:00etatik 13:30etara bitartean, egilearen datu hauekin batera:

  • Jaiotze data, N.A.N. zenbakia eta herria.
  • Helbidea eta telefonoa.

6.- Sariak honako hauek izango dira:

  1. saria - 800 €
  2. saria - 500 €

Herritar saria - 300 €

16 urtetik beherakoen atala. Arte materialaz osatutako saria:

  • Gaztetxoen saria: 12-16 urte bitarteko onenari.
  • Haurren saria: 12 urte bitarteko onenari.

*Sariak ezin izango zaizkio eman egile berari bi lehiaketatan jarraian. Epaimahaiak eskubidea izango du sarietako edozein eman gabe uzteko.

7.- Lehenengo bi lan sarituak, udalaren jabegora pasako dira.

8.- Antolatzaileek izendatutako epaimahai gaitu batek aukeratuko ditu lanik onenak. Epaimahaiak hartutako erabakia eta epaimahaikideen izenak lehiaketa egun berean, 14:30ean, jakinaraziko dira. Ondoren, sari banaketa izango da. Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanen kalitate artistikoa nahikoa ez balitz, sariak hutsik geratuko lirateke. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta askatasun osoa izango dute oinarri hauetatik sor litezkeen zalantzen gaineko erabakiren bat hartzeko, une oro bere erabakia nagusi izango delarik.

9.- Aurkeztutako lanekin egilearen baimena eskatuz, erakusketa bat egingo da Betharram arteoan maiatzak 6tik maiatzak 19ra.

10.- Lanak jasotzera etortzen den personari N.A.N zenbakia erakustea eskatuko zaio.

11.- Epaimahaia Azpeitiko Udalak eta Arte eta Diseinu eskola elkarteak izendatuko du.

12.- Lehenengo bi lan sarituak, udalaren jabegora pasako dira eta honek Kale Pintura Lehiaketetako edizio bakoitzaren garapena sustatzeko nahi duen edo egoki iritzitako erabilera eman ahal izango dio, margolan irabazlea bihurtuko baita edizio bakoitzaren sustapenerako oinarrizko ardatz.

13.- Ez dira onartuko oinarri hauek betetzen ez dituzten eda baldintza hauetara egokitzen ez diren lanak

14.- Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egin ahal izango dituzte. Era berean, aurkeztutako lanak zaintzeaz arduratuko dira antolatzaileak, baina ez dute lanek lehiaketan zehar izan lezakete kalteen erantzukizunik izango.

  • Epaimahaia erabakia hartzen ari den bitartean luntxa eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei Sanagustin kulturgunean.
III. KALE PINTURA LEHIAKETA