• LA ÍRA NEUMÁTICA
  • 2025-04-13T17:00:00+02:00
  • 2025-04-13T23:59:59+02:00
  • Izaro Ieregi artistak Dinamoa sormen gunean landutako performancearen aurkezpen irekia izango da Dinamoan bertan.
  • LA ÍRA NEUMÁTICA
Azpeitia, E-20730

LA ÍRA NEUMÁTICA

Izaro Ieregi artistak Dinamoa sormen gunean landutako performancearen aurkezpen irekia izango da Dinamoan bertan.

2025-04-13 17:00:00+02:00
2025-04-13 17:00:00+02:00
2025-04-13 17:00:00+02:00
PERFORMANCEA
Dinamoa sormen gunea
Doakoa
LA ÍRA NEUMÁTICA

Emakumeen amorrua genero-aberrazio gisa aztertzeko ikerketa koreografikorako proposamen bat da. Amorruaren inguruan hausnartzen du gorputzaren grabitatearen noziotik abiatuta. Izan ere, grabitateari buruz poetikoki pentsatzeak aukera ematen dio Ieregiri subjektu erlazionalago baterako proposamenak pentsatu eta sortzeko. Subjektu tente eta bertikal baten nozio maskulinoa desmuntatzeko leku gisa erabiltzen du, izan ere, grabitatea tresna politikoa ere bada. Paul B. Preciadok bere azken lanean kapitulu oso bat eskaintzen dio grabitatearen erabilera politikoari. Hau da, koreografia sozialetik kanpo gertatzen diren keinu edo mugimendu debekatuei; adibidez, Rosa Parksen gorputzaren grabitatea zurientzako autobuseko eserleku batetik jaikitzeari uko egin zionean. Hau grabitatearen erabileraren bitartez amorru erakustaldi bat dela esan dezakegu. Amorrua emozio geldiarazlea izan daiteke, baina baita aktibatzailea ere. Emakumeen amorrua fetitxizatua izan da eta, beraz, ukatu egin digute. Valerie Solanasek Andy Warholi egindako tiroan pentsatzen du artistak. Zer gertatzen da katua sakatzen duena gizon tente bat ez denean? Emakumeen indarkeria eta amorrua genero-aberrazioak dira. Amorrua aldakan kokatzen da. Masailezurra bigarren aldaka da.Gorputzaren bi atal hauek lanaren ardatz direlarik, iraupen luzeko performanze batean lan egitea planteatzen dut, zazpi performer-ekin. Gorputza, ahotsa eta soinua erabiliko duen koreografia batean.

LA ÍRA NEUMÁTICA