• APOA | May Ayim
  • 2024-09-18T19:00:00+02:00
  • 2024-09-18T23:59:59+02:00
  • May Ayin egile alemaniarraren lana irakurri eta aztertuko da APOA ekimenaren baitan.
  • APOA | May Ayim
Azpeitia, E-20730

APOA | May Ayim

May Ayin egile alemaniarraren lana irakurri eta aztertuko da APOA ekimenaren baitan.

2024-09-18 19:00:00+02:00
2024-09-18 19:00:00+02:00
2024-09-18 19:00:00+02:00
POESIA
DINAMOA SORMEN GUNEA
Doakoa
APOA | May Ayim

Perspektibarekin begiratuta, zauria zauritzeko dohaina izan zen May Ayim-en poesiaren bertute handienetakoa, hots, Holokaustoaren trauma nekez atzean uzten ari zen Alemaniaren zauria presente egitekoa. Ariketa hori arrazakeriaren eta, oro har, ezein zapalkuntzaren eitea eguneratuz egin zuen. Halaxe azpimarratu zuen XX. mende akaberan arrazakeriak, sexismoak, lodifobiak eta abarrek ere erraietaraino sartuta jarraitzen zutela Alemanian, nahiz eta Holokaustoaren garaikoa bezain agerikoa ez izan. Ayimen poesiaren ezaugarrietako bat horixe baita, zapalkuntza ezkutu horiek soslai intersekzionaletik begiratu eta azalaraztea. Ayimen lengoaia poetikoa zuzen eta erritmikoa da. Poesia diskurtsibo itxura izanagatik, ez da lehen begiratuan dirudien bezalakoa, eta hitz justuen erabilera da bere bertuterik apartenetako bat.

APOA | May Ayim