Azpeitia, E-20730

SÜNE

2025-01-11 22:00:00+01:00
2025-01-11 22:00:00+01:00
2025-01-11 22:00:00+01:00
KONTZERTUA
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
SÜNE

Joan den otsailean Huntzaren atal arrakastatsua itxi ondoren, SÜNEk bere bakarkako lehen diskoa aurkeztuko du azaroaren 14an, AMAINEMAN izenpean. Diskoa 11 abestik osatzen dute, eta horietatik hiru aurrerapen gisa kaleratu dira dagoeneko: “Sunday”, “Lau Korapilo” eta “Txitxarro”, gainera, Sünek artista handiak izango ditu lagun LP honetan zehar.

AMAINEMAN, amain eman. Erdaraz “dejarse llevar”, “fluir” edo “dar rienda suelta”. Euskeraz ezezaguna den hitz hau lehen planora ekarri nahi izan du SÜNEk.

Hasierek ematen duten askatasunarekin zein beldurrarekin sortu ditu abestiak, amaierez eta etapa aldaketei buruz kantatzeko. Tradizioa, emakumeen ahalduntzea zein egunerokotasuneko gaiak ere landu ditu besteak beste.

SÜNE-K bere lehen lan luzean amain eman du eta bere bi munduak batu ditu: trikitixa eta elektronika. “Lau Korapilo” edo “Txitxarro” bezalako
abestietan ikusi ahal izan dugunez, bere abestiek beti dute trikitixaren eta landa giroaren presentzia argia, tradizioari erreferentzia eginez, baina aldi berean freskotasuna eta mugimendua ematen duten doinu elektronikoekin nahastuz. Prozesu hau AMAINEMAN osoan zehar dugu gurekin, emaitza bezala mugimenduz beteriko disko bat emanez.

Gainera, artista handiak izango ditu alboan Sünek: Veintiuno, Antia Muíño, Greta Ch’aska, Moonshine Wagon eta Rikki artistekin kolaborazioak barne. Bestalde, AMAINEMAN diskak beste sorpresa bat ere ekarriko du Süne- ren Huntza talde ohiarekin, omenaldi gisa.