- https://www.kulturaz.eus/agenda/upyard-hit-bound
- UPYARD + HIT BOUND + ROOTS BROTHERS
- 2025-06-13T22:00:00+02:00
- 2025-06-13T23:59:59+02:00
- UPYARD + HIT BOUND + ROOTS BROTHERS
UPYARD + HIT BOUND + ROOTS BROTHERS

Hit Bound 2022an jaio zen, Donostia, Azpeitia eta Azkoitiako reggaezaleen elkarlanaren emaitza gisa. Proiektu honetan, 12 Tribu, Tacuma, Agoteak eta Ukabil bezalako talde ezagunetako musikariek parte hartzen dute, estilo eta esperientzia ezberdinak uztartuz.
Taldeak reggae instrumentala lantzen du, eta haize-sekzio indartsu batek bizitasun eta energia bereziak gehitzen dizkio bere interpretazioei. Haien errepertorioa kanta propioez eta Jamaikako talde ikonikoen bertsio hautatuez osatuta dago, reggaearen tradizio aberatsari omenaldi eginez.
Reggaea estilo minoritarioa izaten jarraitzen duen arren, Hit Bound taldeak genero unibertsal honen sua bizirik mantentzen du, azken 25 urteetan erakutsi duten dedikazio eta maitasun berarekin lanean jarraituz.
-
Upyard roots reggae zaleek osatutako taldea da, 2022an Mungian (Bizkaia) jaiotakoa. 70. eta 80. hamarkadetako urrezko garaiko musika jamaikarrean inspiratuta daude, erritmo solidoenetatik hasi eta irlako melodiarik freskoenetaraino. Gaur egun, taldeak berezko konposizioen errepertorioa du, eta Jamaikako artista ezagunenen bertsioak ere jotzen ditu.
Reggae-aren euskal eszenako hainbat musikarik osatzen dute taldea. Message, Lone Ark Riddim Force, Tacumah, Surrogates, Fire Soul Band, Bilbao All Stars eta beste hainbat musika-proiektutan aritutako musikariak aurki ditzakegu bertan. Azken hilabeteetan euren proiektua zuzenean aurkeztu dute Euskadiko hainbat herritan: Orion, Bilbon, Marurin, etab. Bestalde, laster argitaratuko da Upyard-en lehen albuma, 10 abesti bokal originalez osatua. "Sufferah 's Time" izeneko diskoa A-Lone Ark Muzik Studioan grabatu eta nahastu du Roberto Sánchez-ek eta binilo, CD eta formatu digitalean argitaratuko da.
Sustraidun musika sustatzen jarraitu nahi dugu, gure lurraldeko reggae eszena sendotu eta hazteko asmoz.
