• Wim Mertens eta Kirmen Uribe
  • 2018-02-23T22:00:00+01:00
  • 2018-02-23T23:59:59+01:00
  • Piano-jolea bata, idazlea bestea. 1936ko gerrako istorio batetik datorren lotura bereziaren erakusle izango da kontzertua: 'Mussche'. Wim Mertensek Euskal Herrian joko duen kontzertu bakarra.
  • Wim Mertens eta Kirmen Uribe
Azpeitia, E-20730

Wim Mertens eta Kirmen Uribe

Piano-jolea bata, idazlea bestea. 1936ko gerrako istorio batetik datorren lotura bereziaren erakusle izango da kontzertua: 'Mussche'. Wim Mertensek Euskal Herrian joko duen kontzertu bakarra.

2018-02-23 22:00:00+01:00
2018-02-23 22:00:00+01:00
2018-02-23 22:00:00+01:00
Kontzertua
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Wim Mertens eta Kirmen Uribe
 
Robert Mussche flandiar idazleak hogeita hamaseiko gerrako haur bat, Karmentxu Cundin bilbotarra, etxean hartu zuen. Harrezkero, Kataluniatik gerra kronikak idatzi zituen; Bigarren mundu-gerraren ondotik, nazien aurkako Erresistentziako kidea izan zen; Nazien kontzentrazio eremuak ere ezagutu zituen.
 
Kirmen Uribek, errealitatea eta fikzioa nahastuz, Musscheren bizitzan oinarritutako liburua argitaratu zuen 2012an. Liburuaren harira dator kontzertu berezi hau. Robert Mussche eta Karmentxu ume euskalduna batu ziren modu berberean batzen dira Uribe eta Wim Mertens. 
 
Mertens-ek liburuari musika jarriko dio, soinu banda gisako musika. Horrez gain, bere lanetako kantuak ere joko ditu. Uribek, berriz, liburuko pasarteak irakurriko ditu eta argitaratu gabeko poemaren bati ere lekua egingo dio.