Azpeitia, E-20730

XV. Laburbira proiekzioa

Euskarazko film laburren zirkuituan hartuko dugu parte. Zortzi film ikusiko ditugu.

2018-02-28 21:00:00+01:00
2018-02-28 21:00:00+01:00
2018-02-28 21:00:00+01:00
Ikus-entzunezkoa
Sanagustin kulturgunea
XV. Laburbira proiekzioa

Filmak

  • Ilunpetan (Koldo Carranza)
  • Night Shift (Izaskun Arandia)
  • Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola)
  • Ejecutor (Javi Arriaga)
  • Tazan (UDA films)
  • Areka (Atxur animazio taldea)
  • Kreba ( Oier Fuentes)
  • Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga)

Ilunpetan (5 min)

Ilunpetan, bere gelan, Leak neska batengan pentsatzen du. Neskak elkartu daitezen proposatzen dionean, Leak erabaki beharko du bere sentimenduak argitara aterako dituen ala ez.

Night shift (15'16 min)

Gaua heldu da Donostiako La Paz auzo txirora. 40 urte pasatxo dituen Meryk zigarroari azken zurrupadak eman dizkio, sorterrian –Hego Amerikan- utzi behar izan zituen seme-alabez oroituz. Garbitzaile aritzen da erdiguneko antzoki batean, gaueko txandan. Antzezlana amaitu ostean, dena hutsik dagoela, iritsi da gaur antzokira. Harrera ingurua garbitzen hasi da, motibazio gabe lan egiteak dakarren nagikeria horrekin. Baina gaursekula garbitu ez duen leku bakarrera sartuko da: aktorearen kamerinora...

Higadurak (3'50 min)

60 miloi urte, geologiaren liburu handia. Higadura bakoitza, belaunaldien atal bat da. Badira irakurritako atalak eta irakurtzeko zain daudenak. Arrokek isiltzen duten jakituria gure senideek abesten dute. Denok gogoratzen ditugu txikitako lo kantak...

Ejecutor (9'23 min)

Zure txanda denean, ez dago ihes egiterik.

Tazan (11 min)

Ideia bat obsesio bihurtzen denean bizitzan eragin handia izan dezake hori erabat aldatu arte.

Areka (6'35min)

Euxebik 80 urte ditu. Bere aita gerran desagertarazi zuten eta gertatutakoaren gaineko zurrumurruak entzunak bazituen ere ez du inoiz jakin non zegoen haren hilobia. Frankismoaren miseria eta errepresio guztiaren gainetik, Euxebik bizirik gorde du aitaren memoria, azkenik haren gorpuzkiak aurki dituzten arte.

Kreba (11 min)

Zaintzari buruzko hausnarketa proposatzen du Krebak. Hala, definizioz, Kreba hiru gauza izan daiteke: pitzadura edo arrakala, hernia edo etena, eta itsasoak kostaldera itzultzen dituen objektuak. Kontua da: zer egin pitzadura, eten edota objektu horiekin?

Zulo (14'01 min)

Denok gara ezberdinak, denok ditugu beldurrak, ezintasunak, mugak... baina adorea? Denok al daukagu adorea? Istorio honetako bi protagonistak maite dira eta maitasun hori elkarrekin bizitzea hautatu dute.