Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzerturako sarrerak salgai daude

2012/01/04
Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzerturako sarrerak salgai daude
Belaunaldi ezberdinetakoak badira ere, taulak batu egin ditu Mikel Markez eta Erramun Martikorena. Oharkabean, hau da, "elkarrekin kontzertuak ematen hasiko gara" esan gabe egin dute bat, adierazi izan dutenez. Bada, bategite hori aurrez aurre ikusteko aukera izango dugu Sanagustineko taula gainean ere. Urtarrilaren 29an, igandea, 18:00etan emango dute kontzertua. 10 eta 12 erotan daude sarrerak. (egin zaitez bazkide Kultur Mahaian)

Bi musikariek elkarrekin emango duten kontzerturako sarrerak erosteko bi bide daude: Internetez eros daitezke hemen —atzotik Sanagustineko sarreradun ekitaldiak Internetetik erosteko aukera jarri dugu— edo bestela Sanagustineko tabernan ere egongo dira laister. Sarrerek bi prezio izango dituzte. Aurrez erositakoek 10 euro balioko dute eta egunean bertan erositakoek, berriz, 12.

Internet bitartez 150 sarrera jarri ditugu saltzen. Gogoratu, gaur egun, Sanagustin kulturguneak 300 lagunentzat duela lekua —laster, 550 lagunentzako gaitasuna izango du—. Eta tabernan 100 jarriko ditugu, azken 50 sarrerak egunean bertan kontzertuaren aurretik saltzeko.

Erantzuna gehitu