Aitzealdenk fest ekimena Sanagustin kulturgunera itzuliko da

2025/02/24
Aitzealdenk fest ekimena Sanagustin kulturgunera itzuliko da

Sanagustin kulturgunearen hastapenetan oihartzun handia izan zuen egitasmoa berrantolatuko du Kulturaz kultur kooperatibak. Ayuken Management enpresak 20 urte bete dituen honetan Kulturazek eta Ayuken Management elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua; eta bi asteburuz sei musika taldez gozatzeko aukera izango da.

Martxoaren 15ean Viva Belgrado eta Naxkerren kontzertuak izango dira, apirilaren 11an Ezpalak eta Rodeo taldeen kontzertuak eta, apirilaren 12an Bala eta Pinpilinpussies taldeak igoko dira oholtza gainera. Kontzertu guztiak 22:00etan hasiko dira.

Sarrerak salgai daude webguneako agenda atalean. 20 euroren truke apirilaren 11 eta 12ko kontzertuez gozatzeko bonu berezia ere eskuragarri dago.

cbcdbede-0424-4cb3-a9cb-8fb35efb9e9d.jpeg

Erantzuna gehitu