Lankidetza hitzarmena berritu dute Kulturaz eta Domusa Teknik kooperatibek

2022/12/05
Lankidetza hitzarmena berritu dute Kulturaz eta Domusa Teknik kooperatibek
Hitzarmenaren bidez Domusa Teknikek kultur ekimenak sustatzeko finantzazioa eskainiko du. Kulturazek, berriz, kultura modu integralean lantzen jarraitzeaz gain, Errezilen kultur ekimenak sustatuko ditu.

Kultur ekimenak sustatzeko hitzarmena sinatu dute Domusa Teknik eta Kulturaz kooperatibek. Hitzarmenaren bidez, Kulturazen bere kultur dinamika integralaren baitan Domusa Teknik eta Errezilgo herriaren beharrak integratuko ditu. Alde batetik, Errezilgo Udala eta herritarrekin elkarlanean, kultur ekitaldiak Errezilera bideratuko ditu Kulturazek. Gainera, kultur sormena, transmisioa edota ikusgarritasuna lantzeko ekimenak sustatuko ditu Errezilgo San Martin herri eskolarekin batera. Bestalde, Kulturazen ekitaldi guztietako bi sarrera Domusa Tekniki eman eta azken honek behar dituen ikus-entzunezkoak ekoitziko ditu Kulturazek. Domusa Teknik 40 MLK mendi-lasterketaren antolakuntzan ere lagunduko du Kulturazek. Domusa Teknikek, berriz, diruz babestuko du 2022, 2023 eta 2024an Kulturaz kooperatiba.

Domusa Teknik kooperatibak eskualdeko hainbat eragileri laguntzen dio ekonomikoki urtero beren proiektu eta ekimenak aurrera ateratzen. Oraingo honetan, euskal kulturari ekarpen garrantzitsu bat egin nahi dio. Kulturaz kooperatibak euskal - eta batik bat euskarazko - kultura modu integral batean jorratzen du. Bere helburu nagusia euskarazko kulturaren sustapena da, eredu propio batekin: autonomia (autofinantzazioa), elkarlana eta parte hartzearen arteko oreka ditu sostengu.

 

Erantzuna gehitu