Otsailean abiatuko da Arkupehotsaken edizio berritua
Zehaztuta daude Arkupehotsakeko gainontzeko kontzertuak ere: Lemak taldea otsailaren 26an igoko da Sanagustingo arkupeko ohotzara, Lorea Zulaika Kadira martxoaren 26an eta Enerhitz apirilaren 23an.
2017an Azpeitiko Kulturaz kooperatibak abian jarritako proiektua da Arkupehotsak. Jada lau edizio osatu ditu sortzaile berrien plaza izan nahi duen ekimenak. Tarte honetan dozenaka taldek zapaldu dute Sanagustingo arkupeko oholtza. Bitartean, Kulturaz kooperatibaren proiektua bera ere osatzen joan da; ekitaldietatik haratago sormen eta transmisio proiektu ugari garatzen ditu orain.
Ekimenaren bidez, Dinamoa sormen guneko soinuaren eremuko ateak irekiko dira lehen aldiz. Sormen egonaldien bidez, esperientzia osoago bat eskainiko zaie musikari gazteei: musika sortu, ikasi, prestatu eta plazaratzeko aukera bat. Doinu berrien plaza ez ezik, laborategia, ikasteko eta esperimentatzeko espazioa izango da Arkupehotsak.
Sortzaile berriei jardunerako tresnak eskaintzea, inguruan ditugun sortzaileak balioan jartzea eta belaunaldi berriei plaza bat ematea dira proiektuaren xedeak.