Zinema emanaldiak entzumen urritasuna dutenentzat egokituta eskainiko dira ahal den guztietan
2023/03/02
Soreasu Antzokiko zinema emanaldiak entzumen urritasuna dutenentzat egokituta eskainiko dira ahal den guztietan. Horretarako, posible denean azpidatziak jarriko zaizkie filmei.
Egokituta dauden kasuetan, filmek logoa izango dute karteletan eta idatziz adieraziko da kulturaz.eus webgunean. Kulturaz eta Marea Urdinak elkarlanean garatu dute ekimena.
Lehenengoa, bihar
Asteburu honetan Paul Urkijok zuzendutako Irati filma izango da ikusgai Soreasu Antzokian. Lau emanaldietako bat, martxoaren 3koa, entzumen urritasuna dutenentzat egokituta eskainiko da. Sarrerak kulturaz.eus webgunean eskuratu daitezke.