Ahots Baten sormen egonaldia 2020
2021/07/21
Euskarazko ahozko sorkuntzako diziplina ezberdinak biltzen dituen egonaldia da Ahots Baten. Euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beren artean harreman sareak egiteko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortu du Mintzola Ahozko Lantegiak Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, eta euskarazko ahozko kultur sorkuntzako beste zenbait eragile eta sortzaile ere aintzat hartuta. Abenduaren 28an eta 29an egin zuten Ahots Baten Azpeitiko Dinamoa sormen gunean.