Bertsoa deseraiki dute Iturriagak eta Arzallusek

2016/12/23
Bertsoa deseraiki dute Iturriagak eta Arzallusek
Bertsoaren sormen prozesuaren nondik norakoak eta honen eraikuntza prozesua azaldu zituzten atzo, azaroak 30, Amets Arzallusek eta Unai Iturriagak, Dinamoan. Inaxio Usarralde gai-jartzailea aritu zen gidari lanetan.

Hiru zati izan zituen atzoko solasaldiak: lehenengoan, bertsoaren oinarriak, ezinbesteko osagaiak eta hau nondik datorkien azaldu zuten bi bertsolariek. Ondoren, beraien bakarkako lan bana entzun eta saioaren nondik norakoak azaldu zituzten. Eta amaitzeko, bat-batean jardun ziren Inaxiok jarritako gaien bueltan. Ez zen ohiko saio izan, ordea. Izan ere, doinurik gabe aritu ziren bertsotan lehenengo, eta errimarik gabe ondoren. Azken saioan, berriz, zer kantatuko luketen azaldu zuten bertsolariek, doinu, errima eta neurrik gabe. 

Zer ikusi, ikasi eta entzun izan zuten atzo Dinamora hurbildu ziren hamarnaka lagunek, eta umorerako tarterik ere ez zen falta izan.

Erantzuna gehitu