Iparregarri filma aurkeztuko dute gurean
Filmak Joxe Mari Iparragirreren istorio edo “abentura” bat kontatzen du, umore absurdua erabiliz. Propio sortutako gidoiak, umoreaz gain, akzioa ere badakar, eta horren arduradun izango dira istorioan zehar agertuko diren pertsonaia eta mafioso taldeak. Umorez jantzitako gizartearekiko kritika zorrotzak ere azaleratzen ditu pelikulak.
80 pertsonatik gora aritu dira aktore lanetan edota talde teknikoan eszena batean edo bestean, eta grabaketak Urretxu-Zumarragan, Ezkion, Beasainen, Donostian, Errioxan, Gabirian edota Senperen burutu dira, besteak beste.
“Berunezko Justizia. Ixilik Bang zuen izena” erdimetraila aurkeztu zuenetik, Kkinzona irratiko ikus-entzunezkoen jarduna lan honetan zentratu da, bidean Euskal Harriaren ABDak egitasmorako “Deabru Debalde” film labur bikaina ekoiztu bazuen ere. Film labur honez gain, Gabiriako gazteekin “Baietz!” Eta “Benemeritoak” film laburrak ere ekoiztu ditu Kkinzona Produktions-ek.