Adikzioaren fabore

2024/12/11
Adikzioaren fabore

Atzo Anastasini zirkua liburuaren aurkezpena izan genuen Dinamoan. Miren Amurizak eta Malen Amenabarrek ederki azaldu zuten liburuaren abiapuntua zein izan zen, nolakoa urte luzetako prozesua, zein izan ziren akatsak, zein egindako aldaketak, nola joan den liburua azkeneko forma hartzen. Gustura egon ginen aurkezpenera etorritakoak.

Iñigo Aranbarrik joan den igandeko Berrian ateratako artikulua etorri zitzaidan gogora: Adikzioaren fabore. Zertarako balio du irakurtzeak?

"irakurtzeak balio du, zientziak dioenez, burua ez gogortzeko. Balio du ulermena hobetzeko, jakin-mina areagotzeko, kontzentrazioa sendotzeko, sormena bultzatzeko eta denbora pasatzeko. Eta literatura bada tarteko, balio du bestela biziko ez genituzkeenak bizitzeko. Edo areago, inolaz ere egingo ez genituzkeen gauzak egiteko, inoiz izango ez garena izateko, galdera inposibleak obratzeko, maite dugun jendea gorrotatzeko eta gorroto duguna maitatzeko."

 

Erantzuna gehitu