APOA: Pier Paolo Pasolini

2024/03/20
APOA: Pier Paolo Pasolini
Pier Paolo Pasolini Antonio Gramsciren hilobiaren aurrean

Gaur APOAn Pier Paolo Pasoliniren poemak irakurriko dizkiogu elkarri.

Pier Paolo Pasolini zinema-zuzendaria, dramaturgoa, nobelista, intelektuala izan zen. Eta batez ere poeta. Hain zaila da batzuetan bizitza oso bat eta lan ikaragarri bat laburtzen saiatzea. Eta hain da injustua zati bakarrarekin erretratua egiten saiatzea. Hor dauzkazu filmak, hor dauzkazu liburuak, hor daukazu berak utzitakoa eta hari buruz esandakoa, tartean Edorta Jimenezek idatzitako hau.

Hemen, hala ere, Pasoliniren gogoeta bat ekarri nahi dugu, gaur egun ere pertinentea dela iritzita; batez ere gaur egun.

Uste dut beharrezkoa dela belaunaldi berriak porrotaren balioan heztea. Bertatik sortzen den gizatasunean. Helburu bera duen komunitate bat antzemateko gai den identitate bat eraikitzean, non porrot egin daitekeen eta berriro hasi, balorerik eta duintasunik galdu gabe. Igokari soziala ez izatean, besteen gorputzaren gainetik ez igarotzean, aurrena iristeko.

Irabazle arrunt eta desonesten mundu honen aurrean, prebarikatzaile faltsu eta oportunisten aurrean, boterean dauden den jende inportanteen aurrean, oraina eta, zer esanik ez, etorkizuna xixkatzen digutenen aurrean, arrakastaren neurotiko guztien aurrean, figuratu beharraren, norbait izatera iritsi beharraren aurrean.

Irabazlearen antropologia honen aurrean, askoz nahiago dut galtzen duena.

19:00etan bilduko gara galtzaileak Dinamoan, elkarri Pasoliniren poemak irakurtzera.

Erantzuna gehitu