Hitzaurreak
2024/10/31
Genero zaila da hitzaurrea. Bai idazteko eta bai irakurtzeko. Idazteko eskatzen dizutenean, neurria izaten da zaila, eta tonua. Bueno, hori edozein testurekin, baina beharbada hitzaurre batekin argiago ikusten da. Ezin du laudorio soila izan, ezin du testu iruzkina izan, ezin du pertsonalegia izan, ezin du eruditoa eta pedantea izan. Edo bai, batzuek asmatzen dute egin ezin den guztia egin eta hala ere testu ederrak idazten. Eta halakoetan, zoragarria da hitzaurrea irakurtzea, liburura sartzeko gogoa piztu egiten baitu: badakizu nola sartu liburura, nola sartu beste mundu batera.
Beharbada horixe dira hitzaurreak, beste mundu baterako sarrerak.