Kalitatezko denbora
2024/04/02
"Oso garrantzitsua da haurrek txikitatik irakurtzeko ohitura hartzea. Nahiz eta nerabezaroan alde batera utzi liburuak, txikitan esperientzia ona izan badute, itzuliko dira berriz ere liburu bat esku artean izatera. Okupatuta bizi gara gaur egun, geratu gabe, alde batetik bestera. Uste dut mundu ero honetan on egiten digutela liburuek, eta guztiak gonbidatu nahi ditut egunero horretarako tartetxo bat hartzera. Gurasoak ere animatzen ditut seme-alabekin esertzera, kalitatezko denbora pasatzeko."
Liburutegiko Maider Egiguren Uztarrian.