Nire arraza mendekatzeko idatziko dut
@josu_goikok X muskerrean jarri zuenak harritu egin ninduen, gaur jende gutxik esaten baitu halakorik: “Asko gustatzen zaizkit Asier Urkizaren kritikak.”
Estekari heldu eta Berriako kritikara iritsi nintzen.
“Euskarara ekarritako Annie Ernauxen seigarren liburua da Emakume izoztua, 2022ko Nobel saria irabazteagatik Elkarrek argitaratua Zaitegi sariaren bidez.”
Annie Ernaux deskubritu nueneko zirrara etorri zitzaidan gogora, Pasio hutsa gordin harekin; segidan irakurri nituen Lekua eta Gertakizuna ere, hirurak Igelak argitaratuak. Estilo berezi batekin topo egin nuen, eta harrapatu egin ninduen. Gero bolada luze batean ez nion ezer irakurri. Pozik hartu nuen Nobel saria eman izana, eta bere idazketa bezain zehatz eta zorrotza iruditu zitzaidan bere diskurtsoa: “Nire arraza mendekatzeko idatziko dut”.
Zorionez, eta Asier Urkizak aipatu bezala, bada bere sei liburu euskaraz irakurtzeko modua.