Norbere liburutegia

2025/02/18
Norbere liburutegia

Askotan pentsatzen dut: inork benetan ezagutu nahi banau, hemen dauka nire liburutegi txikia. Eta gero pentsatzen dut, liburutegi horretan erabat murgiltzeko astia hartuko banu... liburua ireki, noiz eta non erosia den jartzen al duen begiratu, sinadurari erreparatu, ezer azpimarratuta ba ote dagoen bilatu, azpimarratuta zer dagoen ikusi, liburua osorik irakurri, orri-markatzaile lanak egiteko erabilitako treneko txartela aztertu... beharbada neuk ere ezagutuko nukeela neure burua.

Apala bateko liburuen izenburuak idatzi ditut, nonbaitetik hastearren, baina lotsatu egin naiz, eta ezabatu egin dut.

Lotsari buruz idatzi beharko nuke egunen batean.

Eider Rodriguezek Eraikuntzarako materiala aurkeztu ondoren Itziar Ugartek Berrian egindako elkarrizketaren izenburuarekin akordatzen naiz: «Lotsarenak dira hitz guztiak»

Erantzuna gehitu