ARKUPEHOTSAK
Musika sortzaile berrien plaza izaten jarraitu nahi duen Arkupehotsak ekimenaren zortzigarren edizioa martxan da berriz.
Arkupehotsak
Musika sortzaile berriei plaza eta aukera berriak eskaintzeko ekimena. Dagoeneko itxi da 2026ko Arkupehotsak ekimeneko izen ematea.
Sorkuntza Gunea
Dinamoa sormen guneko soinuaren eremua entseguetarako erabili ahalko duzue.
Formazioa
Martxoaren 14an formazio tekniko eta artistiko saioak jasoko dituzue.
Emanaldi kolektiboa
Ekainaren 13an emanaldi kolektiboa eskainiko duzue Azpeitiko plazan. Horren truke, talde bakoitzak 300 euro jasoko ditu.
Grabazioa
Zuzeneko soinua grabatuko da eta abesti baten nahasketa jasoko duzue.
Oholtza Nagusia
Talde aukeratu batek Sanagustin kulturguneko oholtza nagusian jotzeko aukera izango du.
