DOI

DOI
Sormena babestu eta sortzaileen lana ikustera emateko ahaleginean, DOI erakusketa programa du abian Kulturaz kooperatibak.

 

 DOI | Leiho bat sormenari

Sormena babestu eta sortzaileen lana ikustera emateko ahaleginean,  DOI erakusketa programa du abian Kulturaz kooperatibak.

Gure jardunetik eta gure lan egiteko modutik gertu sentitzen ditugun artistak hautatu eta euren lana erakusteko babesa eskaini asmoz jaio da ekimen hau, azken urteotan Azpeitian, eta batez ere Dinamoaren ingurumarian hazten joan den jendeak bere lana modu egokian erakusteko aukera izan dezan. Sormen jardunaren zirkulua itxi eta komunitatea elikatzen jarraitzea da kontua.

Eta komunitatea diogunean uhin kontzentrikoetan hedatzen den jende taldea dugu gogoan, eta bada gure gogoa sormenari ikusgarritasun gehiago ematea, herritarrek eta nahi duen orok beste gauza batzuk ikusteko aukera izatea, sormen lanarekin beste era bateko harremana ahalbidetzea, eta bide batez Dinamoa sormen guneko jarduna ezagutzera ematea.

Ekimenari Jonathan Espacaren erakusketarekin emango zitzaion hasiera, Final Fantasy Love lanaren aurkezpenarekin. Jarraian etorri dira Pello Ulaziaren Kartoia, papera, guraizeak lana, eta Jokin Guridiren EOME erakusketa bisuala. Laugarrena izan zen, Irati Antia Zuaznabar artistaren `Azukre beltza´. Bosgarrenean, Nora Alberdi Odriozola argazkilariaren 'Etxean bezala' lana ikusteko aukera izan zen.

 

doi 01.jpg

 

Orain, aipaturiko bost lanak ezagutu ostean, Maider Azurmendik hartuko du lekukoa.

dinamoa.eus atarian duzue DOI programaren inguruko informazio osoagoa. Eta jarraian, erakusketa programan parte hartu duten artisten lanaren inguruko informazioa dago eskuragarri:

 

DOI 01 | Jonathan Escapa Etxaniz

. Artistaren eta bere lanaren inguruko informazioa

. Erakusketaren argazki galeria

 

DOI 02 | Pello Ulazia Ibarzabal

. Artistaren eta bere lanaren inguruko informazioa

. Erakusketaren argazki galeria

 

DOI 03 | Jokin Guridi Urrutia

Artistaren eta bere lanaren inguruko informazioa

. Erakusketaren argazki galeria

 

DOI 04 | Irati Antia Zuaznabar

Artistaren eta bere lanaren inguruko informazioa

Erakusketaren argazki galeria

 

DOI 05 | Nora Alberdi Odriozola

Artistaren eta bere lanaren inguruko informazioa

· Erakusketaren argazki galeria

 

DOI 06 | Maider Azurmendi

Artistaren eta bere lanaren inguruko informazioa

· Erakusketaren argazki galeria