Kultur Bonua 2025

Kultur Bonua 2025
Herriko kulturzaleei eskaintza berezia eskuragai jarri, komunitatea saretu, harremanak josi eta kulturzaletasuna sustatzeko proiektua.

 

Kulturarekin hazi, hezi eta goza ahal izatea bultzatzeko asmoz atera dugu hamahirugarren urtez jarrain Kultur Bonua.

 

Abenduak 17, asteartea, arratsaldeko 18:00etan irekiko da 2025eko Kultur Bonua erosteko aukera, kulturaz.eus webgunean. 2013an hasi genuen ekimen honek 13. urtea betetzen du eta oso harrera ona izan ohi du urtero herritarren artean. Bonuak 120€ko kostua izango du eta kooperatibak, Azpeitiko udalaren laguntzaz, ikasle, langabetu, pentsiodun eta familia ugariei deskontua egingo die, beharrezko dokumentazioa aurkeztuta. Bonu kopurua mugatua da eta gutxienez 16 urte dituztenek eskuratu ahal izango dute. Kultur Bonu orokorra transferigarria izango da, Kultur Bonu deskontuduna ordea ez.

 

Aurreko urtean bezala, 2025eko bonua digitala izango da, Kulturaz app-aren bidez. Bertan, Kultur Bonoaren kodea izateaz gain, erabileraren jarraipena emango da.

 

Kultur Bonuaren bidez, Sanagustin kulturgunean, Soreasu Antzokian edota Dinamoa sormen gunean Kulturaz Kooperatibak antolatutako sarreradun ekitaldiez gozatzeko aukera eskaintzen da:

  • 10 sarrera KONTZERTUetarako
  • 10 sarrera ZINEMArako
  • 10 sarrera ANTZERKI/DANTZA/BAKARRIZKETETArako
  • 10 sarrera HAURREN IKUSKIZUNetarako
  • Zenbait kontzertutan sarrerak lortzeko edo ikastaroetan parte hartzeko deskontuak

 

Kultur Bonu bakoitzarekin ekitaldiko bi sarrera (gehienez) hartu ahal izango dira (bi erabilera gisa zenbatuko da) erosketa bakar batean. Ekitaldi guztietarako sarrerak aurrez hartu beharko dira kulturaz.eus atarian. Bonudunek sarreren salmenten inguruko informazioa izango dute, aurrez.

 

Kultur Bonua izan da herritarrei kultura eskura jarri eta kultur komunitatea indartzeko tresnetako bat. Azken urteotan kulturzale berriak sortzeko estrategiak diseinatzen dihardugu; kulturak etorkizunik izango badu ezinbestekoa da dugun ikuslegoa indartu eta belaunaldi berriak erakartzea. 

 

Agortu dira 2025eko Kultur Bonuak.