SERIGRAFIA TAILER AURRERATUA

SERIGRAFIA TAILER AURRERATUA
Hamazortzi orduko tailer aurreratua gidatuko du Mikel Ruiz Pejenaute artistak Dinamoa sormen gunean.

Munduak gero eta itxura kaxkarragoa duen honetan, beharbada edertasunez betetzen saiatzea izan liteke erresistentziarako bide bat. Edo zatartasun irmoz, edo eslogan berriz, edo irudi soil bezain garbiz. Gure indarrak eta irudiak multiplikatzeko modu bat izan liteke serigrafia, irudi bat hamar aldiz, ehun aldiz, mila aldiz eman, eman eta zabal zazu, eman egurra, eman eta eman, dena eman behar zaio maite den askatasunari.

Milaka urte dauzkan teknika izanagatik, edo delako, serigrafiak orain ere asko dauka emateko. Eta Dinamoan serigrafia egiteko lekua daukagunez, zukua atera asmoz antolatu dugu tailer hau, bertan lanean aritu izan den Mikel R. Pejenaute artistak gidatuko duena. 

Teknika menperatzea da helburua, sekretu guztiak ikastea, edo ikasteko bidean jartzea behintzat, gero nork bere irudiak egin eta eman ditzan.

Aurreratua jarri diogu izena, orduak sartu, intentsitatez lana egin eta teknikak eman ditzakeen hainbat eta hainbat aukera probatu nahi ditugulako. Eta hori dena gabon inguruan, Dinamoan, lagun giroan, insoladoraren epelean.



Bost egunetan
 banatutako sei saiotan eskainiko du Mikel Ruiz Pejenautek 18 orduko serigrafia tailer aurreratua. Dinamoa sormen guneko irudiaren eremuan izango dira saioak eta saioetan parte hartzeko beharrezko material guztia eskura izango dute parte hartzaileek. 

Jarraian ikus daiteke saio bakoitzari dagokion egun eta ordutegia, baita, saio bakoitzean landuko den edukia ere:

1. SAIOA. Abenduak 16, astelehena - 16:00-19:00

Aurkezpena: lantegiaren norabidea planteatu / espazioa ezagutu / 

materialak eta makinaria / adibideak ikusi: paperean eta textilean.

2.SAIOA. Abenduak 23, astelehena - 11:00-14:00

Irudia: Diseinua eta fotolitoak / emulsioa eta pantailak eta errebelatzeko prozesua.

3. SAIOA. Abenduak 26, osteguna - 11:00-14:00

Estanpazio prozesua tamaina txikian / Pantaila handian adibide bat egin mahaia nola funtzionatzen duen ikusi eta ulertzeko / Enkajea landu

4. SAIOA. Abenduak 27, ostirala - 11:00-14:00 

Kuatrikromia eta tintekin jolasteko aukerak. Konbinaketak.

5. eta 6. SAIOAK. Abenduak 28, larunbata - 11:00-14:00 - 15:00-18:00

Esperimentazio pentsonala / Ikasitakoa praktikan jarri / Itxiera

 

DNM_Serigrafia_aurreratua-01.jpg

Ikastaroak 150€ko prezioa izango du, 120€ Kultur Bonua dutenentat.  

Izen emate fitxa betetzeko egin klik hemen.

Edozein zalantza argitzeko idatzi dinamoa@kulturaz.eus helbidera edo deitu 635 738 760 telefonora.