SORMEN EGONALDIAK 2025/01

SORMEN EGONALDIAK 2025/01
Eremu ezberdinetako artistek beraien obrak sortzeko egonaldiak garatzen dituzte Dinamoa sormen gunean eta Soreasu Antzokian.

Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteotako esperientziaren ostean eta Dinamoa sormen gunearen abaroan sormen egonaldi hauen deialdia ondu dugu diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko. Egonaldiak otsaila hasieratik uztail amaierara gauzatuko dira eta hiru egonaldi mota daude: #harri (osoa), #orri (sinplea) eta #ar (antzerkia).

Hauek dira 2025ko lehenengo deialdian egonaldia gauzatuko duten sortzaile eta proiektuak:

· Nagore Tamayo Goñi / Nolako Zura. Hileta bat inozentziari


· 
Artedrama + Axut! / Nor Naizen Baneki


· 
Maria Alonso del Val + Oihana Arana Cardenal / Mari 2.0 Erritual hipermoderno postnaturala


· 
Ander Azpiazu Arregui / Islada beltza


· Bigoterik gabea antzerki kultur gazte elkartea / Errailak


· 
Aiora Urbieta Eizagirre / Amalda Biobotanika


· 
Txesus Garate eta Joseba Agirrezabalaga / Saio Irekia II


· 
Garazi Navas eta Maite Aizpurua  / Adarbakarra