Txinaurriak

Txinaurriak
Kultur kolektibo, hezkuntza eragile eta mugimendu sozial ezberdinekin elkarlanean mediazio eta sentsibilizazio ekimenak garatzen ditugu.

Zentzumenen gozagarri izateaz gain kulturak baditu beste hainbat balio, balore eta medio. Badu zentzu kritikoa lantzeko gaitasuna, eztabaidagaiak beste modu batetan lantzeko giltza, gizarteko problematiketara gerturatzeko ahalmena.

Bada, kultur edukiak eta sortzaileak herriko hainbat kolektiborekin harremanetan ditugu esperientzia aberasgarri anitzak sortuaz. Bestetik, sentsibilizazioaren bitartez ohikoak ez diren kultura publikoetara gerturatzen saiatzen gara. eureak ez badoaz kulturarengana, kultura eramaten dugu eurengana. Modu horretan kulturak herritar ororen bizitzetan zatitxo bat bada ere izan dezan saiatzen gara.

Bi multzotan desberdintzen dugu jarduna:

 

1. Hezkuntza formala:

TXINAURRIAK

• Herriko ikasle guztiei eskaintzen zaien programa da, hiru ikastetxeetan banatuta.

• Ikaslea hezkuntza aratuan dagoen urteetan zehar lau eremuetatik pasa eta bakoitzean gutxienez esperientzia bat biziko du.

• Ziklo bakoitzean eremu (hitza, irudia, soinua eta gorputza) bateko esperientzia bat jasoko dute.

 

HELBURUAK

• Azpeitiko ikasleei kultur sormenera gerturatzeko aukera luzatzea.

• Ikasleengan modu desberdinean eragiteko bitartekoak eskaintzea.

• Ikastetxeetan eskaintzen zaiena osatzea eta aberastea.

• Balio eta balore hezitzaileak dituen kultura eraldatzailea sustatzea.

• Ikasle kulturzaleak, parte hartzaileak, kritikoak eta sortzaileak heztea.

 

EZAUGARRI NAGUSIAK - DINAMIKA:

• Lau esperientzia eskainiko dira Ikasturtean zehar.

• Datorren ikasturtean eskainiko diren saioak urte bat lehenago landuz joango gara eta horretarako ezinbestekoa da irakaslegoaren laguntza.

• Urte bakoitzean eskainitako esperientziei esker gero eta aukera zabalagoa izango dugu.

• Ziklo bakoitzean (HH / LH/ DBH/ BHI) maila bat aukeratuko du ikastetxeak (beraien ereduarekin bat eginez).

 

 

Txinaurriak proiektua urtez urte iruditan:

 

2. Hezkuntza ez formala eta herriko eragileak.

Gaztelekuko gaztetxoekin, Emakume Txokoko kideekin, Txolarteko lagunekin eta beste hainbat eragilerekin egin izan ditugu saioak. Aurrerantzean ere kulturak herriko eragile desberdinei eragiteko moduak lantzen jarraituko dugu. Kultura gizarte aldaketarako tresna eraginkorra da eta etorkizuneko herritarrengan presente behar duen ezinbesteko arnasa. Mediazio eta sentsibilizazio egitasmo hauekin beharrezkoak ditugu kultura eguneroko bizitzaren alor desberdinetan txertatu eta elkarbizitza bat eraikitzeko.

52142366457_e4587c4860_k.jpg