Alanis (zinekluba)
Emanaldiak
- 2018/02/21 21:00
Bizitza zaila darama Alanisek. Lagunik onenarekin bizi da Argentinako Buenos Aires hiriburuaren erdian, seme bat du eta sexu-langilea da, Gisela lagunaren moduan. Etxean egiten dute lan biek eta umea zaintzeko moldatzen dira ahal duten moduan. Egun batez, ordea, poliziak Gisela atxilotuko du salerosketa akusazioa tarteko. Alanisek izebaren etxera joan beharko du bizitzera eta kalean hasiko da lanean. Gizartean lekua topatu beharko du.