Pelikula honek, Bombay-n eta Taj Hotelean, 2008an, gertatutako eraso terrorista kontatzen digu. 12 pertsonaia ezberdinen ikuspegitik kontatuko digute egoera. Hoteleko bezero diren aberatsek, ume jaio berri bat duen bikoteak, hoteleko langileek eta poliziak aurka egin beharko diete, armekin hotelean sartu diren terroristei. Filmak, zenbait klip dokumental erabiltzen ditu, errealitatea pelikulako historiarekin lotzeko, gertaera hauek benetan pasatakoak direla erakutsiz.