Mendi Tour

Sarrerak

Emanaldiak

  • 2018/05/22 21:00

Bilbao Mendi Film festibaletik aukeratutako filmak /

2018

Mendi Tour

THE FROZEN ROAD (zuzendari onenaren saria)
2016, Erresuma Batua, 24min
Zuzendaria: Ben Page

Jack Londonen esaldia irakurri ondoren, “gizonak, gizon bada, bakarrik bidaia dezake”, Benek bakardade perfektuaren abentura bilatu zuen. Bada, bizikleta zeharkaldi bat egin zuen Kanadako Artikoan barna, negu minean. Alabaina, bidaiaren gordintasunak erakutsi zion zeinen urrun dauden zenbaitetan Londonen erromantizismoa eta errealitatea.

 

WHERE THE WILD THINGS PLAY
2017, Australia, 4min
Zuzendaria: Krystle Wright

Ostiral gaua pub batean eta… Non daude neskak? Erantzuna: base jauzia egiten basamortuko labar altuetan, slackline egiten, granitozko bideak eskalatzen, eskiatzen, edo txundituta utziko zaituzteten beste edozein jarduera egiten.

WHERE-THE-WILD-THINGS-PLAY_1_peq.jpg

MAMA (epaimahaiaren saria)
2017, Polonia, 44min
Zuzendaria: Wojtek Kozakiewicz

Kirol eskalatzaile bat, bi haurren ama, 20 urtez bizi izan da bere pasioari bide emanez, eta orain, helburu berri bati ekitekotan da: aurrez emakume bakar batek eskalatu ezin izan duen bide bat eskalatzea da bere ametsa. Kinga Ociepka-Grzegulska da bera, Poloniako kirol eskaladan azken bi hamarkadetan izan den eskalatzailerik garrantzitsuenetakoa.

SAFETY THIRD (eskaladako film onena)
2016, AEB, 28min
Zuzendariak: Cedar Wright eta Taylor Keating

Brad Gobright 27 urteko gaztea zerbitzari laguntzailea da jatetxe batean. Donutsak, jatetxeko janari kondarrak, croissantak, sagar-tarta eta topatzen duen zabor-janari guztia, horixe da, funtsean, bere dieta. Baina bada besterik: era askean diharduten eskalatzaile libre ausart eta onenetakoa da Gobright. Nahiz eta inork gutxik entzun duen hari buruz. Buruan eskalatzea besterik ez duen gazte honen erretratua da Safety Third.

Safety-Third.jpg