Euskal Herrian, galtzeko zorian dauden bertako behi-arrazen inguruko dokumentala ekoiztu dute Euskal Larrabehi eta Zezenzale elkarteek, ikusmin ikus-entzunezkoak-en laguntzarekin. Bertan, Terreña, Montxina, Betizu eta Larrabehien historia eta gaur egungo egoera jorratzen dira, naturan eta mendietan bioniztasunaren alde eta suteen aurka gauzatzen duten papera agerian utziz. Gainera, baserrian hain presente dauden emakumeen ikuspegia sartu nahi izan da, euren jarduteari justizia egiteko.