Ezagutzen zuten mundutik haratago eramango dituen abenturan, Poppy eta Branch-ek euren troll-en tribuaz gain, sei musika estilotan banatzen diren beste hainbeste erreinu ere badirela jakingo dute. Erreinu batek beste guztiak konkistatu nahi ditu. Branch eta lagunen eskuetan izango da beste tribu guztiak batzeko eta aniztasuna aldarrikatzeko ardura.