!['Zinegoak' 'Zinegoak'](https://www.kulturaz.eus/zinea/zinegoak/@@images/2a80a56c-e1c7-4472-ae7f-64e27af41f84.jpeg)
* Egin klik erosi sarreran eta hartu gonbidapena.
MI PEQUEÑO GRAN SAMURÁI | ZUZ/DIR: Arantza Ibarra
Euskadi | 2020 | 21’ | Dok | J.B. gaztelania Dokumental labur honetan, Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa kontatzen da. Ekaik bere buruaz beste egin zuen 2018an, burokraziarekin borrokatzen zuen bitartean hormonak ordezkatzeko terapia eman ziezaioten.
JESS | ZUZ/DIR: Agnes Koleman
Costa Rica, Espainia, Txekiar Errepublika | 2019 | 10’ | Dok J.B. gaztelania Jess gizon trans bat da, Costa Ricako lehen migratzailea bere genero-identitate autoizendatua bere nortasun-agirian agertzea lortu duena. Hala eta guztiz ere, Jessen borroka harago doa: intersekzionalitate desberdinak bizi dituzten pertsonen existitzeko eskubidea aldarrikatzen du.
RANI | ZUZ/DIR: Hammad Rizvi
Pakistan, AEB | 2018 | 14’ | Fik | J.B urdua, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz Rani baztertutako emakume transgenero bat da. Orain, haur jaioberri abandonatu bat zaindu behar du. Karatxiren bihotzean (Pakistan), Ranik erronka handiei egin beharko die aurre, baina garbi dauka zuzen jokatuko duela.
COCODRILO | ZUZ/DIR: Jorge Yúdice
Espainia | 2019 | 4’ | Fik | J.B. gaztelaniaz Alicia, arratsaldero legez, te bat prestatu eta YouTubeko bere kanal kutuna ikusten ari da: VictorGaming, akziozko rol-bideojokoen kanal bat. Víctor youtuberrak zuzenean jardungo du gaur, eta haren jarraitzaileek aukera izango dute galderak egiteko. Aliciak gauza oso garrantzitsu bat dauka esateko.
ADLIB | ZUZ/DIR: Leire Acha, Sara Nikte Berrozpe, Eurie Cierbide, Beñat Etxaburu, Arantzazu Martínez, Cristina Vaquero, Irene Velasco
Euskadi | 2018 | 7’ | Ani | elkarrizketa barik Dantzaren eta musikaren bitartez, bi pertsonek beren arteko maitasuna aurkituko dute, maitasun hori oztopatu nahi duen mundu baten aurrean.
XY | ZUZ/DIR: Anna Karín Lárusdóttir
Islandia | 2019 | 15’ | Fik | J.B. islandiera, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz Lisak 15 urte ditu, eta beti sentitu da bere buruarengandik eta adiskideengandik desberdin eta deskonektatuta. Baina batbatean aurkikuntza handi bat egingo du bere gorputzaz eta historia medikoaz.
LA MARIACHI | ZUZ/DIR: Adán Ruiz
Mexiko | 2018 | 8’ | Dok | J.B. gaztelania Nancy espetxeratu egin zuten pertsona-trafikatzaile bat zelakoan, AEBko muga pasatzeko ahaleginetan ari zela. Orain, Mexikon bizi da bere emazte Teorekin, eta seme bat daukate. Egunero, Garibaldira joaten da, munduko mariatxi-musikaren gune garrantzitsuenera, eta, han, kantatzen aritzen da familia mantentzeko.