Afizioak, bekak eta beste eskola batzuk

2024/07/11
Afizioak, bekak eta beste eskola batzuk

Joseba Sarrionandia aipatu genuen atzo, eta akordatu nintzen Iñigo Astizek Berrian egin zion elkarrizketaz, lehen ere hona ekarri dugunaz, eta bere pentsamenduaren grazia ederki erakusten duen zati honetaz:

Lortu dugunean literatura homologagarri bat eta idazle on pila bat izatea, irakurle gutxi dugu. Irakurtzeko afizio hori desagertzen ari da. Teknologiaren ondorio bat da, eta gizartea bizi den belozidadearena. Gaur egun idazlea baino inportanteagoa da irakurlea. Oraindik bekak ematen zaizkie idazleei, baina laster bekak eman beharko zaizkie irakurleei. Lehen Sandokan edo dena delako pertsonaia zen liburuko protagonista, baina laster irakurlea izango da. Gure literaturak arazo hori dauka momentu honetan, zelan komunikazio sistema bat sortu literaturaren bidez. Ze literatura ez da testu bat sortzea estilo batekoa, da mezu bat sortzea komunitate batentzat.

Ah, Hitzaren Eskolan aritu zen eskolak ematen iaz Joseba Sarrionandia. Edizio berrirako izen ematea irekita dago. Informazio guztia eta izen ematea hemen.

Erantzuna gehitu