Hamaika Pauso

Hamaika Pauso Hizlandiaren baitako proiektu berria da: mapa bat literaturarentzat. Info gehiago >>

Puntuak

Hau da Azpeitia diot

20. mende hondarrean, 18 urteko poeta batek, orduko eta ondorengo askorentzat ereserki izan den poema idatzi zuen, gutxienez edozein soziologia edo historia tratatuk bezain doi erakusten duena zertan ziren garai hartako Urola aldeko gaztediaren parte baten ezinak eta biziminak.

+

Uhala

Urola bailara Iñigo Aranbarriren literatur jardunaren muin fisiko eta emozional behinenetakoa izan da gaurdaino. Idatzi dituen eleberri, saiakera eta ipuin ugaritan espazioak eta denborak Azkoitia-Azpeitiko parajeetan hartzen du hatsa sakon. Hain sakon non horrexen bihurtzen baititu sarri erabat mundutar eta noranahiko.

+

Paulosestotik

Iñaki Segurolak 'Pauloseston' eman zuen bere bizialdiaren parte handi bat, eta artikulu honetara isurtzen dituen kale izendegiaren inguruko gogoetek, putzu sakonagoetan murgil egiteko bide joria dakarte.

+

Askatasunaz

Azpeitiko plazan mitina antolatzeko ausardia heroikoa izan zuten ezkerreko koaliziokoek hauteskunde bezperetan.

+

Goiz-Argi Elkartea

Juan XXIII auzoan jazo zen 1974ko udaberrian Gregorio Losada (Gregorio Posada) goardia zibilaren kontrako atentatua, eta bertan dago, baita ere, liburuko pasarte batzuetan ageri den Goiz-Argi (Arauntza) Elkartea.

+