Bestelako irakurle taldeak

Gaurko Gipuzkoako Hitzan dator erreportajea: Bestelako irakurle taldeak.
«Gai gara kritikotasunez ondorio politikoak ateratzeko, liburu bakoitzaren mezu interesatua erauzteko. Ulertu nahi dugu idazlea zer ari den esaten, eta zergatik esan nahi duen hori. Ondorio baliagarriak ari gara ateratzen, idazle bakoitzak literaturaren bitartez munduaren erretratu jakin bat egiten baitu, eta ondorioztatzera irits gaitezke pertsona hori zer ari den esaten, garaiak zer dioen».
«Gazteok irakurtzen dugu, interesa daukagu kulturan, literaturan, eta, gainera, gauza berriak egiteko borondatea daukagu».
«Irakurtzea ekintza indibidual gisa ulertzen da, baina hori kolektibizatzeko asmoa daukagu».
«Norberak liburuak zer eman dion kontatzen du, eta hortik josten dugu saioa. Horixe da aberasgarriena: bakoitzaren ikuspegitik harago joan ahal izatea».
Besteak beste.