Uztailean irakurritako liburuak

2024/07/03
Uztailean irakurritako liburuak

Uztaila sasoi ona da irakurtzeko. Denbora gehiago daukazu. Eta eguneroko martxaren zurrunbilotik amiñi bat aldenduta are arrotzagoa egiten zaizu mundua: ez duzu deus ulertzen oraintxe. Anariren Gari eta goroldiozko liburuan aurkitu duzu zeuretzako moduko esaldia: "Mundua bukatu zaizu eta bizitzak jarraitzen dizu."

Eta mundua bukatu zaizunez, baina bizitzak jarraitzen dizunez, hondarren kontaduria moduko bat egitea besterik ez zaizu geratzen. Eta dena esatera, gauza askorekin ere ez zara gogoratzen, edo ez dakizu, ez zara ausartzen korapiloa deslotzen. Mataza nahasi bat zara. Hari muturretik tira egin eta korapiloak besterik ez dira ageri. Eta liburu batzuk. Uztailean irakurritakoak, batez ere:

Sargori, Arrotza, Gauaren muturrerainoko bidaia, Partikula elementalak.

Erantzuna gehitu